Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak Bilboko Gazte Panelaren edizio berri bat jarri du abian, udalerriko gazteek tokiko Gazteria Agendaren diseinuan parte har dezaten sustatzeko udal-apustua.
BILBOKO GAZTE PANELA 2024

Bilbon bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko 24 gazte: 12 aurreko edizioko partaideen artean aukeratuak eta 12 pertsona interesatuen artean aukeratuak.
Edizio honetan eta 2030 Agendaren tokiko garapenean, eremu hauekin lotutako proiektuetan lan egingo dugu:
- Jasangarritasun soziala: ekitatea, genero-berdintasuna, dibertsitatea, boluntariotza, etab.
- Ingurumen-jasangarritasuna: ekologia, ekonomia zirkularra, etab.
- Gazteentzako programazioa: musika, kultura, kirola, aisialdia, etab.
- Udal-komunikazioa: gazteen eta Bilboko Udalaren arteko elkarreragina hobetzea.
Aukeraketa Gazteria eta Kirol Sailak egingo du, 2023ko ediziotik jarraitzen duten parte-hartzaile gazteen laguntzaz.
Era berean, taldeak talde-saioen eta proiektuen bidez jardungo du. Saio horiek 5 larunbatetan egingo dira, 10:00etatik 13:00etara, La Perrera eraikinean (Sabino Arana, 50).
Parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu SAKATU HEMEN