Otsailaren 18an, igandea, Goazenup-ek eta Itsasmuseumek plastiko bilketa handia egingo dute Bilboko Itsasadarrean. Kontzientziazio-jardunaldi bat izango da, eta nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute.
Bilboko itsasadarreko plastiko-bilketa
Parte-hartzaileak Itsasmuseum-en bilduko dira 10:30ean. Bertan, parte-hartzaileen ezaugarrien arabera, jarduera-eremuak eta taldeak esleituko dira.
Eskularruak, petoak eta poltsak banatuko dira, eta talde bakoitzarekin antolakuntzaren arduradunak izango dira.
Talde batzuk lurretik joango dira, eta beste batzuk uretatik, SUPak eta piraguak erabiliz. Ontzi motordun batzuen laguntza izango dute.
Bilketaren bukaera (13:30) ospatzeko boluntarioek hamaiketakoa izango dute Nave 9n, Itsasmuseumeko kafetegian, eta 2024an zehar museoa bisitatzeko sarrera bikoitzak oparituko zaizkie.
Egunari amaiera aparta emateko, Barriomania rock eta blues taldearen kontzertua izango da.
Eta bildutako plastikoekin zer?
Hondakinak sailkatu ondoren, bigarren bizitza bat emango zaie bildutako plastikoei hiri-altzari banku bat bihurtuz. Bankua Itsasoen Osasuna eremuan kokatuko da, itsas ingurunea babesteko museoaren erakusketa-gunean.
Informazio gehiago HEMEN
Izena emateko goazenup@gmail.com helbidean.