BizkaiaGara 2024 Egunean ikusiko dugu elkar!

Herritarrak aktibatzeko ekitaldi berri bat izango da, lurraldearen ingurumen-beharrei aurre egiteko helburuarekin. Ekimena irailaren 22an egingo da, Bizkaiko kostaldeko gune enblematiko batean.

BizkaiaGara 2024 Egunean ikusiko dugu elkar!

BizkaiaGara 2024 Egunak badu data egutegian. Irailaren 22a aukeratu da herritarrak aktibatzeko eta lurraldearen ingurumen-beharrei kolektiboki heltzeko, modu esanguratsuan hobetzeko asmoz.

Oraindik jakinarazi ez den arre, ekitaldia Bizkaiko kostaldeko leku enblematiko batean egingo da, eta natura-ingurunea garbitzeko eta kontserbatzeko hainbat jarduera izango ditu.

Garbiketa-jarduerez gain, BizkaiaGara Egunak programa anitza izango du, eta, bertan, publiko guztiari bideratutako hezkuntza-, sentsibilizazio- eta jolas-jarduerak egingo dira

Aipatzekoa da BizkaiaGara 2024 Egunak aurten NAKUSARBE, ASOCIACIÓN TANTAK, GOAZEN UP, MAREFONDUM-OCEANIDAS, MATER eta OLA SIN PLÁSTICOS erakundeen laguntza izango duela, baita SARE BERDEAK eta BIZKAIKO FORU ALDUNDIAren laguntza ere.

Erakunde horien babesarekin eta herritarren parte-hartze aktiboarekin, BizkaiaGara 2024 Egunak ingurunean eragin positiboa sortzea bilatuko du, Bizkaiko komunitatearentzat etorkizun iraunkorragoa eraikitzen lagunduz.

Gaur, Ingurumenaren Munduko Egunean, data hau egutegian erreserbatzera eta gure ingurunea zaintzeko ekimen garrantzitsu honekin bat egitera animatzen zaitugu.

Gorde eguna! Zure zain izango gara!