Deustuko Unibertsitateak Boluntariotzaren Azoka antolatu du Bilboko kanpuseko klaustroetan. Edizio honetan, Bizkaiko 60 elkartek parte hartu dute, elkartasunaren eta parte-hartze sozialaren balioak zabaltzeko, unibertsitate-komunitateak jakin dezan zer lan egiten duten eta boluntariotza-programetan aktiboki parte hartzea planteatu dezaten.
BizkaiaGara, Deustuko Unibertsitateko Boluntariotzaren Azokan
Stand horietan gizarte-erakundeek informazio guztia bildu zuten boluntariotza-programei buruz baita jarduera paraleloak antolatu ere (hitzaldiak, tailerrak...), Bizkaiko gizarte-erakundeek egiten duten lanean sakontzeko.
Lau orduz, irailaren 21ean goizez, Deustuko Unibertsitateko Boluntariotzaren Azoka ospatu zen, arrakasta eta unibertsitateko ikasleen bertaratze handiz. Unikide programaren barruan dago azoka, eta 2011tik Boluntak eta Bizkaiko unibertsitateek bultzatzen dute.
BizkaiaGara-k unibertsitate-komunitatearen parte-hartze sozial handiagoa sustatzea helburu duen jarduera honetan parte hartu zuen, unibertsitate-eremua sustatuz parte-hartze solidariorako, konpromiso sozialerako eta herritartasun aktiborako gune gisa.