BizkaiaGara ekosistemaren zifrak 2023 urte hasieran

200 elkartek, fundaziok eta GKEk; 148 boluntariok; 7 ikastetxek eta unibertsitatek; eta 4 administrazio publikok osatzen dute BizkaiaGarako ekosistema urte hasieran.

BizkaiaGara 2022ko azaroaren 3an aurkeztu zen jendaurrean, boluntariotza, pertsona, erakunde eta enpresen konpromiso soziala lortzeko ate gisa. Eta horren erakusle da azken hilabeteotan sortu den ekosistema, 2023an hazten joatea helburu duena.

200 elkartek, fundaziok eta GKEk, 148 boluntariok, 7 ikastetxek eta unibertsitatek; eta 4 administrazio publikok osatzen dute dagoeneko gune bizi hori, eta gizarte-eraldaketarako herritarren mugimenduan parte hartu nahi duten eragile indibidual eta kolektibo guztiak daude bertan gonbidatuta.

www.bizkaiagara.eus webguneak eragileak eta proiektuak erlazionatu nahi ditu Bizkaia hobea eraikitzeko, eta BizkaiaGarak ezagutza, akonpainamendua eta konexioa emango dituen ekosistemarekin bat egiteko aukera eskaintzen du.

Egin bat ekosistemarekin | Bizkaia Gara