Erandioko Ategorri BHIko batxilergoko lehen mailako ikasleek, BizkaiaGara-rekin eta Sortarazi elkartearekin lankidetzan, institutuak berak antolatutako "Proiektuen astean" parte hartu dute.
BizkaiaGara-k Erandioko Ategorri BHIko lehen mailako ikasleekin batera parte hartu du "Proiektuen Astean"
BizkaiaGara-k, Erandioko Ategorri BHIrekin batera, 2024ko martxoan egindako "Proiektuen Astean" parte hartu du. Lehen mailako ikasleak hainbat proiektutan murgilduta egon dira. Guztien artean, BizkaiaGarak "konpromiso soziala" proiektuan parte hartu du.
Lehenengo saioan, Lego metodologiaren bidez, lan interesgarri bat egin da, banakakotik kolektibora. 12 gaztek gizarte-konpromisoaren esanahia eraiki, hausnartu eta partekatu dute. Horri esker, ikasleek parte-hartze sozialarekin eta garapen komunitarioarekin zuzenean lotutako kontzeptuak barneratu dituzte.
Bigarren saio batean, Sortarazik, Leioan duen elkartearen ateak ireki dizkigu, pertsona etorkinek eta arrazializatuek bizi dituzten estereotipoei eta aurreiritziei buruz entzuteko eta hausnartzeko gune bat sortzeko. Gune honek aukera eman die ikasleei elkarte bereko bi gazteren migrazio-bidaia eta -dolua lehen pertsonan ezagutzeko eta entzuteko.
Hirugarren eta laugarren saioetan, ikasleek publizitate-kanpaia bat diseinatu dute, landutako eta jasotako kontzeptu guztiekin. Bosgarren eta azken saioan, Ategorri BHIko gazteek aurkezpen oso interesgarria egin dute. BizkaiaGaratik eta Sortarazi elkartetik eskertzen diegu egindako esfortzua.
Lankidetza eta bizi izandako prozesuari esker, parte hartu duten eragileek ikuspegi anitzagoa eta enpatikoagoa dute.
Mila esker Ategorri BHI eta batxilergoko ikasleei ekintza honetan parte hartzen uzteagatik. Mila esker Sortarazi elkarteari, bereziki euren bizipenak eta biografiak zabaldu eta partekatu dizkiguten bi gazteei.