BizkaiaGara-ren marea morea

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Data esanguratsua da, mundu osoko emakumeen lorpen sozial, ekonomiko, kultural eta politikoen aldeko borroka ikusarazten eta aitortzen duena. BizkaiaGaran ere egun hau aukera bat da boluntariotzaren esparruan betetzen dugun funtsezko eginkizuna ospatzeko eta baloratzeko.

La marea morada de BizkaiaGara

Zehazki, aukera hau aprobetxatu nahi dugu gure ekosistemako kide zareten emakume guztiak zoriontzeko. BizkaiaGararekin konprometitutako pertsonen % 68 baino gehiago gure webgunean argitaratutako 280 boluntariotza-proiektu baino gehiagotan parte hartzeko interesa erakutsi duzuen emakumeak zarete, eta proiektu horiekiko 1.000 atxikimendu inguru sortu dituzue.

Antolatu ditugun ekintza guztietan ere gehiengoa izan zarete, BizkaiaGara Eguna bezalako jardunaldietan, formakuntzetan, sentsibilizazio tailerretan... Bakarrik edo lagunduta, benetako aldaketaren eragile bihurtu zarete.

Askotariko jarduera eta erakundeetan parte hartzen duzue, eta BizkaiaGaran duzuen zeregina esanguratsua da, ez bakarrik kopuruagatik, baita zuen ekarpenaren kalitateagatik ere. Ikuspegi paregabea eta baliotsua ematen diezue gure ekosistemako boluntariotza-jarduerei, eta proiektuak enpatizatzeko, antolatzeko eta gidatzeko duzuen gaitasuna funtsezkoa da ekimen askoren arrakastarako.

Horregatik, martxoaren 8a emakume boluntarioek Bizkaian duten eragin positiboa aitortzeko eta ospatzeko aukera bat da. Egun bat dedikazioa eta konpromisoa eskertzeko, eta boluntariotzaren esparruan emakumeek dituzten erronkei buruz hausnartzeko eta berdintasun eta errekonozimendu handiagoaren alde lan egiteko. Gure komunitatearen funtsezko zutabea zarete, eta zuen ekarpena funtsezkoa da gizarte justuago eta solidarioago bat eraikitzeko.

ESKERRIK ASKO ETA ZORIONAK