Aurten abenduaren 4an izango dira, 18:30ean, Zalla-Zinema Antzokian. Aurten Enkarterrietan herritarren partaidetzarekiko konpromisoa ospatu nahi dugu.
BizkaiaGara Sarien 3. edizioa
Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna dela eta, abenduaren 4an, 18:30ean Zalla Antzokian, gure lurraldearen gizarte-ehuna eta garapen jasangarria indartzeko lan nekaezina egin duten Enkarterrietako pertsona eta gizarte-eragile guztien konpromisoa, ibilbidea eta dedikazioa aitortu nahi ditugu. Komunitatea ospatu, partekatu eta omentzeko gunea ere izango da.
Animatu zaitez gau berezi honetara etortzera. Istorio inspiratzaileak partekatuko ditugu eta Zallako Ibai Lorak dantza taldea, Harribitxi, Gazteberri dantza taldea eta Sodupeko Mendi Ona abesbatzaren emanaldiez gozatuko ditugu.
Gure komunitatearen balioa nabarmenduko dugu eta BizkaiaGararen ezaugarri den aldaketa eta aurrerapen espiritua ospatuko dugu.
Ez ezazu galdu. Zure zain izango gara!
Autobusak izango dira Balmaseda, Karrantza eta Lanestosatik.
Ez da beharrezkoa sarrerak hartzea, baina lagungarria izango da ekitaldia prestatzeko. Sarrerak izateko, sakatu hemen. Eskerrik asko