BizkaiaGara Sarien bigarren edizioa Txorrierrira iritsi da

BizkaiaGara Sarien bigarren edizioak data eta kokapena baieztatu ditu. Datorren abenduaren 4an, Boluntariotzaren Nazioarteko Egunaren bezperan, Txorierrin jazoko da eskualdeko konpromiso soziala aitortuko duen sarien gala.

BizkaiaGara Sarien bigarren edizioa Txorrierrira iritsi da
  • Derioko Kultur Birikak hartuko du aurten eskualdearen konpromiso soziala aitortzen duen gala
  • Proiektua, erakundea eta ibilbidea izango dira saritutako hiru kategoriak

Hain zuzen ere, Derioko Kultur Birikan egingo da aurten ekitaldia, eta Txorierriko pertsona eta gizarte eragileen ekimena, konpromisoa eta ibilbidea ikusaraztea izango du helburu, betiere haien bokazioagatik, lanagatik eta Bizkaiko pertsonen eta lurraldearen bizitza hobetzeko egindako ekarpenagatik nabarmentzen badira. Guzti hori, elkartasunaren eta gizarte-eraldaketaren ikuspegitik (tokikotik globalera) eta komunitateko esparru guztietatik, hala nola kultura, ekintza, gizartea, kirola, ingurumena eta hezkuntza, besteak beste.

BizkaiaGara Sariak, aintzatespen ekitaldi bat izateaz gain, Bizkaia kohesionatuago baten alde lan egiten duten pertsona eta kolektibo guztientzako topagune ere izan nahi du. “BizkaiaGaraSariak jazotzeko egoitza Txorrieri aukeratu izanak sariak tokitik aldaketa posible egiten duten pertsona eta kolektiboei hurbiltzeko borondatea azpimarratzen du”, azaldu du Leire Ortiz de Zarate BizkaiaGarako koordinatzaileak.

Konpromisoari aitortza

BizkaiaGara Sariak hiru kategoriatan sarituko dituzte gizartea eraldatzeko eta lurraldea hobetzeko konpromisoa duten pertsonak eta erakundeak: Proiektua, Erakundea eta Ibilbidea. Gainera, ekimenaren esparruan, bi aipamen berezi ere egin ahal izango dira, Bizkaia inklusiboagoa, jasangarriagoa eta solidarioagoa eraikitzen laguntzen ari diren ekimenak eta pertsonak aintzatesteko.

Erakundeen arteko lankidetza

Saritutako pertsona eta erakundeen hautaketa eskualdeko udaletan hasiko da. Udalek hiru proposamen aukeratuko dituzte kategoria bakoitzerako. Ondoren, hainbat eremu eta sektoretako tokiko ordezkariek osatutako batzorde misto batek erabakiko du nortzuk izango diren BizkaiaGara Saria irabaziko duten pertsonak eta ekimenak.

Markatu abenduaren 4a zure egutegian eta etorri zaitez gurekin batera Txorierrira egun honetan!

GONBIDAPENA