BizkaiaGara Sarien bigarren edizioa ospatu zen atzo Derioko Kultur Birikan.
BizkaiaGara Sarien bigarren edizioak Txorierriko konpromiso soziala eta komunitate-lankidetza saritu ditu
BizkaiaGara Sariak iritsi ziren Txorierri eskualdera, beren dedikazio eta ahaleginarekin ingurunearen ongizatean eta garapenean laguntzen duten pertsona, erakunde eta proiektuen lana aitortzeko.
Hain zuzen ere, edizio honek Txorierrin jarri du arreta, tradizioaren eta berrikuntzaren arteko oreka sinbolizatzen duen eskualdea delako. Euskal baserrietatik eta folkloretik hasi eta abangoardiako zentro teknologikoetaraino, Zamudioko Parke Teknologikoa kasu, Txorierri garapen jasangarriaren eta lankidetza komunitarioaren eredu da.
Edizio honetako sari nagusiak
Iaz Bilboko BBK Aretoak hartu zuen lehen edizioan bezala, hiru kategoriatan banatu ziren sariak: Erakundea, Proiektua eta Ibilbidea.
- Erakundeari saria: Ausartzen Elkartea aitortu zen, ahultasun-egoeran dauden gazteei laguntzeko egiten duen lanagatik, haien inklusioa eta ahalduntzea sustatuz.
- Proiektuari saria: APNABI DERIO zentroak jaso zuen saria, desgaitasuna duten pertsonen integrazioan duen ikuspegi inklusiboagatik, komunitatean parte-hartze aktiboa sustatuz.
- Ibilbideari saria: Sira Elorriaga omenaldia jaso zuen emakumeen eskubideen aldeko aktibismo nekaezinagatik eta hezkuntzan neskak ikusarazteagatik.
Kultura eta euskara sustatzeko aipamen bereziak
Txorierrik komunitateari egiten dion ekarpena hain garrantzitsua denez, BizkaiaGarak bi aipamen berezi ematea erabaki du. Hain zuzen ere, bi sari horiek Aikor Aldizkaria eta Gorantzaileak Dantza Taldearen lana balioan jarri zuten.
Aikor Aldizkariak jaso zuen saria, euskararen sustapenean egindako lanagatik eta tokiko komunikabide irisgarri eta doako gisa egindako lanagatik. Gainera, Txorierriko elkarte, enpresa eta eragile sozialen lana ikusarazteko plataforma gisa jarduten du, inklusioa eta ezagutza berdintasunez eskuratzea sustatuz.
Bigarren aipamen berezia Gorantzaileak Dantza Taldearentzat izan zen. Dantza tradizionalen talde honen helburu nagusia euskal folklorea babestea eta zabaltzea da, bereziki eskualdeko dantzak. Bere lanaren bidez, Gorantzaileak elkarteak Txorierriko kultur tradizioa kontserbatzen laguntzen du, eta, aldi berean, belaunaldi berrien parte-hartzea eta komunitate-sena sustatzen du.
Komunitate-ospakizuneko ekitaldia
Joana Lasheras kazetariak gidatu zuen ekitaldia, eta BizkaiaGarako ordezkariak, erakunde honen sustatzaileak (Bizkaiko Foru Aldundia, EDE Fundazioa eta BBK) eta eskualdeko beste eragile garrantzitsu batzuk izan ziren bertan. Galaren bidez, Txorierriko aberastasun kulturala eta soziala balioan jarriko da, eta Bizkaian eraldaketarako motor gisa duen rola indartuko da.
Hautaketa parte-hartzailea
Sarituen hautaketa prozesu zehatz baten emaitza izan da, Txorierriko udalerrien inplikazioa eta parte-hartzea izan duena. Hauen bidez heldu ziren hasierako autagaitzak. Ondoren, hainbat arlotako adituz osatutako batzorde misto batek proposamen bakoitza ebaluatu zuen, saritutako hautagaitzek eskualdearen garapenarekiko konpromiso kolektiboa ordezkatzen dutela ziurtatuz.
ARGAZKIAK >>> HEMEN
BIDEOA>>> HEMEN