Erandioko Ategorri BHIko batxilergoko lehen mailako ikasleek, BizkaiaGararekin eta CEAR (Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordea) elkartearekin lankidetzan, hirugarren urtez jarraian proiektu sozial, parte-hartzaile eta komunitario bat egin dute, institutuak berak antolatutako "Proiektuen Astean" integratua.
BizkaiaGarak hirugarren urtez jarraian sendotu du "Proiektuen Astean" parte hartzea, Erandioko Ategorri BHIkorekin batera
Oraingo honetan, 14 gazte inguru batu dira otsailaren 23ko aste osoan zehar garatuko den BizkaiaGara proiektura. Saio bakoitzean, elementu berezi gisa, taldeak mugikor bat du prozesua grabatu ahal izateko, astean zehar bizitakoa esperimentatu ahala ekintzaren sustatzaileak eta protagonistak izan daitezen. Azkenik, grabatutako guztia enpresa profesional batek editatuko du, eta azken produktu gisa balioko du batxilergoko ikasleen aurrean egiten duten aurkezpenean.
Astean zehar, taldeak lehen saioetan, komunitatearekin, parte-hartze sozialarekin, eskubideekin eta pribilegioekin, estereotipoekin eta aurreiritziekin lotutako kontzeptuak lantzen ditu, besteak beste. Horretarako, material desberdin erabili du, hausnarketa eta sorkuntza errazteko. Horri esker, modu kolektiboan komunitate ideal bat eta komunitate erreal bat sor izan dute, eta haien artean dauden desberdintasunak identifikatuz. Bi komunitateei buruzko hausnarketa egin ondoren, taldeak SPOT bat sortu du munduari eraldaketa-mezu bat zabaltzeko.
Hirugarren egunean, taldea CEARera (Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordea) hurbildu da, gerraren ondorioz beren herrialdeetatik atera behar izan zuten hiru errefuxiatuen bizipenak lehen pertsonan entzuteko. Esperientzia honek aurreko saioetan egindako lana osatzen du. Talde gazteak pribilegiozko jarrerak aztertu ahal izan ditu, zaintza komunitarioaren garrantziaz jabetzeaz eta gizartea eraldatzeko aldaketa-eragile gisa aktiboki parte hartzeaz gain.
CEARekin bizitako esperientziaren ondoren, laugarren saioan saio berean sortutako emozioak jasotzen dira, ondoren taldearekin partekatuz. Azkenik, hazi txikietan, idatzi dute nola sentitu diren eta zer barne aldaketa nabaritu dituzte beren bizitzetan aste honetako prozesuan bizi izandakoaren ondoren.
Bosgarren saioan zehar taldeak bere azken aurkezpena prestatuko du, astean zehar ikasitako, bizitako eta aztertutako guztia bilduz. Horrek aukera ematen du bizitako esperientzia guztiari azken hausnarketarako espazio bat emateko.
Mila esker Ategorri BHI eta batxilergoko ikasleak topaketa berezi eta aberasgarri honengatik, eta mila esker CEARi, zehazki beren esperientziak eta bizitzako biografiak zabaldu eta partekatu dizkiguten errefuxiatuei.