Belaunaldien arteko harremanak funtsezkoak dira gizarte solidario eta kohesionatu bat eraikitzeko. Horregatik, ideia horren bueltan BBK Topak ‘Arrakala Hautsiz’ egitasmoa jarri du abian, Bizkaiko belaunaldi ezberdinen arteko harremanak indartzeko balioko duen mugimendu kolaboratzaile bat. BBK Fundazioak bultzatutako proiektuaren helburua da belaunaldien artean dagoen deskonexioari aurre egitea, eta ezagutzak, esperientziak eta baloreak sustatzea.
Bizkaiak ‘Arrakalak Hautsiz’ egitasmoa jarri du abian, belaunaldien arteko arrakala hausteko

Konkretuki, ‘Arrakala Hautsiz, aldarri bat izateaz gain, ekintza plan bat gisa definitzen da, kolektibo ezberdinen arteko integrazioa bilatzen duena, gizarte inklusibo eta jasangarriago bat eraikitzeko. Belaunaldien arteko harremanen aldeko Manifestua-ren bitartez, BBK Topak erakundeei, enpresei, instituzioei, eta elkarteei dei egiten die egitasmo horretara batu daitezen, belaunaldien arteko loturak sustatzen dituzten praktikak ezartzeko konpromisoa hartuz, eta gizarte aldaketaren eragile aktibo bihurtzeko aukera emanez.
Gainera, ‘Arrakala Hautsiz’ egitasmora batuz, komunitatean eragin positiboa sortzen duten proiektuak bultzatzeaz harago, beste erakunde batzuekin duten lankidetza sarea indartuko dute, inklusioarekiko eta jasangarritasunarekiko duten konpromisoa ikustaraziz. Ildo horretan, manifestua sinatzen duten erakundeak Bizkaian belaunaldien arteko harremanak bultzatzen dituen sare batera gehituko dira, ‘Belaunaldi artekoak gara!’ bereizgarri bat jasota eta kausarekiko konpromezua ikustarazten duena.
Nola parte hartu
Interesa duten erakundeek ekimenera batzeko aukera izango dute honako urratsen bitartez:
- Manifestua sinatu eta Bizkaian belaunaldien arteko harremanak bultzatzen dituen eragile sarera gehitu.
- Belaunaldien arteko harremana sustatuko duen praktika bat diseinatu eta garatu, tailer, topaketa eta hezkuntza jardueretatik hasi, eta lan sektoreko edo espazio publikoko ekimenetaraino.
- Esperientzia dokumentatu eta partekatu, ekintza hauek gizartean duten inpaktua ikustaraziz.
- Beste eragile batzuekin lankidetza, ekintza bateratuetan parte hartuz eta belaunaldien arteko egitasmoak sare sozialetan eta komunikabideetan hedatuz.
Mugimenduaren hedapena bultatzeko, BBK Topak etiketa batzuk jarri ditu martxan, besteak beste, #bbktopa, #somosintergeneracionales eta #belaunalditartekoakgara, iniziatiba bakoitzaren ikusgarritasuna sustatzeko asmoarekin.
Harremanak sendotu Bizkaian
Biztanleriaren zahartzeak eta lurralde berean belaunaldi bat baino gehiagoren arteko bizikidetzak erronkak eta aukerak sustatzen dituzte. Ekimenean jasotako datuen arabera, azken 30 urteetan 65 urtetik gorako Bizkaiko biztanleria bikoiztu egin da, eta 2050ean guztizkoaren %36 izango da.
Testuinguru horretan, belaunaldien artekoa funtsezko zutabea da ongizate kolektiborako, eta hainbat arazo jorratzen ditu, besteak beste, gizarte isolamendua, adiniari lotutako diskriminazioa eta adin tarte ezberdinen arteko loturarik eza.
Arrakala Hautsiz ekimenarekin bat egitea belaunaldien arteko harremanak birpentsatzeko eta Bizkaia solidarioagoa eraikitzeko gonbidapena da, adin guztiek batu eta aktiboki parte har dezaten.
Ekimenarekin bat egitea nahi baduzu eta informazio gehiago nahi izanez gero, BBK Toparekin harremanetan jartzeko aukera duzu, bbkgizarte.ekintza@bbk.eus helbidearen bitartez.