Bizkaiak inklusioaren aldeko konpromisoa erautsu du emakumezkoen Txapeldunen Ligako finalean

BizkaiaGarak UEFAko emakumezkoen Txapeldunen Ligako boluntarioen programa babestu du, Bizkaiko boluntarioen eta lurraldeko hainbat gizarte-erakunderen parte-hartzea sustatuz.

Champions League femenina de la UEFA

Bilbo izan da emakumezkoen futbolaren epizentroa asteburu honetan. Zehazki, Txapeldunen Ligako finala hartu du hiriak, futbolzale amorratuak diren milaka pertsona bildu dituen ekitaldia.

Ekitaldiaren figura protagonista eta erabakigarrietako bat boluntarioen taldea izan da, eta bereziki nabarmendu du Bizkaiko herritarren inplikazioa.

246 boluntarioetatik 201 Bizkaikoak izan dira, eta horrek erakutsi du lurraldeko herritarren konpromisoa eta parte-hartze aktiboa.

Azpimarratzekoa da, halaber, boluntariotza-programaren arduradunek eta BizkaiaGarak elkarlanean egindako lan batean, agerian geratu dela inklusioaren aldeko apustua, eta Bizkaiko hainbat gizarte-erakundetatik (zehazki, Agintzari, Asebier, Gaude, Gorabide eta Zubietxe) etorritako 55 boluntarioren parte-hartzea sustatu dela. Ekimenenak, zalantzarik gabe, ekitaldia aberastu du, eta inklusibotasunaren eta aniztasun komunitarioaren babesaren adibide izan da.

Boluntarioek hainbat funtzio bete dituzte, hala nola akreditazioen kudeaketa, sarrera-kontrola, ikusleentzako laguntza, zeremonian parte hartzea... Guztiek esperientzia paregabea bizi izan dute, une eta ikaskuntza handiz betea.

Horrela, BizkaiaGaratik, Bizkaiko herritarren aktibatzaile gisa, lankidetzaren eta elkartasun komunitarioaren ahalmena nabarmentzen dugu, garrantzi handiko ekitaldietan inklusibotasunaren eta aniztasunaren babesaren adibide izanik.