Boluntariotza Azoka Begoñako Andra Marin (BAM)

Aurten ere Boluntariotza Azoka antolatu da Irakasleen Unibertsitate Eskolan – Begoñako Andra Mari (BAM).

Boluntariotza Azoka Begoñako Andra Marin

09:45etik 14:00etara, hemezortzi erakundek, aurreko edizioan baino lau gehiagok, beren jarduerei buruzko informazioa eman zieten ikasleei Derioko ikastetxeko korridoreetako mahai eta standetan.

Sar zaitez irailaren 29an ospatu den BAMeko Boluntariotza Azokako irudien galerian.

Datorren ostegunean, urriak 6, Boluntariotza Azoka ospatuko da UPV/EHUn (Medikuntza Fakultatea eta Hezkuntza Fakultatean).Boluntariotza Azoka horien helburu nagusia da unibertsitate-komunitateak Bizkaiko boluntariotza-erakundeek egiten duten lana ezagutu ahal izateko gune bat eskaintzea eta, ikasturte honen hasieran, unibertsitate-prestakuntza eta boluntariotza-programetako batean gizarte-konpromisoa hartzea uztartzea.