Euskadiko 10.000 gaztek baino gehiagok parte hartzen dute Behatokiaren ikerketetan, gure inkestei erantzunez. 15 eta 34 urte artean badituzu, zuk ere GaztePanelean parte har dezakezu.
Egin Bat Gazte Panelarekin
EMAN IZENA GAZTEEN EUSKAL BEHATOKIAREN GAZTE PANELEAN!
Urtean zehar 4 inkesta inguru bete behar izango dituzu. Inkestetarako estekak posta elektroniko edo WhatsApp bidez bidaliko dizkizugu. Inkesta bakoitzean oparien zozketak egingo dira erantzuten duten pertsonen artean.
Galderak eta erantzunak
ZER DA GAZTEEN EUSKAL BEHATOKIA?
Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzaren zerbitzu bat da, gazteen errealitatea eta beharrak ezagutzeko ikerketak egiten dituena. Gazteen parte-hartzea funtsezkoa da gazte-politikak bideratzeko informazioa izateko.
ZER DA PANEL BAT?
Biztanleria baten (kasu honetan, gazteen) ordezkari/adierazgarri diren pertsona-talde bat da, informazioa aldizka ematen duena.
ZERTARA BEHARTZEN NAU KIDE IZATEAK?
Inkesta batzuk erantzun behar izango dituzu (online edo telefonoz). Kasu batzuetan, elkarrizketetan edo eztabaida-taldeetan parte hartzeko eskatuko dizugu, baina panelean egoteak ez zaitu horietan parte hartzera behartzen, borondatezkoa izango da.
ZENBAT DENBORA EGON BEHAR DUT?
Parte hartzea borondatezkoa denez, edozein unetan eman ahal izango duzu baja, hala nahi izanez gero.