Urtarrilaren 27ra arte, zabalik egongo da EHUko elkartasun eta lankidetza boluntariotza jarduerengatiko hautazko kredituen aitorpena eskatzeko epea.
EHUn boluntariotzako jarduerengatik hautazko kredituak eskatzea interesatzen zaizu?
EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenerako eta Transferentziarako Errektoreordetzak kudeatutako edo abalatutako elkartasun edo lankidetza boluntariotza jardueretan parte hartzeko, kreditu bat emango da dedikazioko 30 orduko, eta gehienez ere 6 kreditu emango dira ikasketa-plan osotik.
Online eskaera egin ondoren, 15 eguneko epean posta elektronikoz jasoko da ziurtagiria.
Eskaera-izapideak hasteko, klikatu hemen
Informazio gehiago hemen
*** Ezinbestekoa da I. eta II. eranskinak eranstea (boluntariotzako erakundeak emandako eta sinatutako txostena eta ikasleak betetako eta sinatutako txostena). EHUk jatorrizko dokumentua eskatzeko eskubidea izango du, erkatu ahal izateko. Gainera, boluntariotzako oinarrizko prestakuntzaren ziurtagiria erantsi behar da, gutxienez 5 ordukoa.
Argazkia: EHU