Euskal Autonomia Erkidegoan 1.600 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Tour Laguna gisa, gehienak Bizkaian; boluntarioen kopuru horri esker, inoiz baino komunitate eta Bizkaia gehiago izan gara.
Eskerrik asko, Tour Laguna!
'Tour Lagunak' Euskadi mundura konektatzeko aukera paregabea den aurrekaririk gabeko kirol ekitaldi baten inguruan herritarren lankidetza bultzatzeko helburuarekin sortu zen.
www.tourlagunak.bizkaiagara.eus webgunearen bidez online erregistratu ziren 1.600 boluntario baino gehiagok munduko hirugarren kirol-ekitaldirik handiena bizi ahal izan zuten barrutik.
Izan ere, haien lankidetza funtsezkoa izan zen lasterketaren segurtasuna bermatzeko, esleitu zitzaizkien bidegurutze, errepide, irteera eta bigarren mailako sarrerak zainduz.
BizkaiaGara-tik eskerrak eman nahi dizkiogu Tour Laguna izan zen pertsona bakoitzari Bizkaia aktibatzen laguntzearren.
ESKERRIK ASKO!