“Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2024” programan izena emateko epea zabalik

Abenduaren 19an zabaldu zen “Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2024” programan izena emateko epea.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2024

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eta eLankidetzak urtero egiten dute programa horretarako deialdia, eta 22 eta 30 urte bitarteko gazteak garapenerako lankidetza-ekintzetan sentsibilizatzea du helburu. Izena emateko epea otsailaren 14an bukatuko da.

Aurtengoa programaren 30. edizioa da, eta orain arte 2.500 gaztek eta 100 GGKE baino gehiagok hartu dute parte, bai Euskadikoak bai helmugako herrialdeetakoak.

Lehen esan dugun bezala, programaren helburua Euskadiko gazteak lankidetza-ekintzetan sentsibilizatzea eta, hartara, beste errealitate batzuekiko elkartasun-kultura sustatzea da. Horrela, izena ematen duten pertsonek hiru hilabetez parte hartu ahal izango dute Amerikan, Afrikan edo Asian lankidetza-proiektuetan.

Gogorarazten dizuegu programa 1994 eta 2002 bitartean jaiotako pertsonentzat dela, eta beharrezkoa dela Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea 2023ko abenduaren 19a baino lehen, eta proiektua garatuko den herrialdeko hizkuntza jakitea.

Eusko Jaurlaritzak gastu hauek ordainduko ditu:

  • Jarduera egin beharreko herrialdeko GKErekin elkartu arteko bidaia-gastuak (joan-etorrikoak).
  • Bisa.
  • Erantzunkizun zibilari eta istripuei aurre egiteko asegurua eta bidaiako laguntzako asegurua.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu HEMEN

Izena emateko, sakatu HEMEN