Datorren abenduaren 15ean, 10:00etatik aurrera, Gasteizko Artium-Auditorioan, EHSSren 2021eko Barometroaren emaitzen aurkezpena egingo da. Txosten horrek Euskadiko hirugarren sektore sozialaren datu nagusiak jasotzen ditu, nortasunari eta ezaugarriei, jarduerari, pertsonei, baliabideei, tresnei eta harremanei dagokienez.
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2021eko Barometroaren aurkezpena
Barometroaren helburua da sektore horren gizarte-ekarpena eta askotariko errealitatea ezagutaraztea, baita gizartea eraldatzeko funtsezko eragile gisa duen aintzatespena sustatzea ere.
Hizlariak:
• Beatriz Artolazabal (Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua).
• Lucía Merino eta Iker Fernández (Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia).
Mahai-ingurua:
• Mª Ángeles Arbaizagoitia, Manuel Merino, Concha Clavero, María Miñambres, Nerea Layna eta Iker Migueliz.
• Moderatzailea: Edurne Baz
Askotarikoak dira EHSSk aurrean dituen erronkak, aniztasuna zaintzeko, koherentziari eusteko edo erantzun sozialak sortzeko. Belaunaldien arteko erreleboa da gehien kezkatzen duen erronka horietako bat: Zer pertsona ari dira sartzen erakundeetan? Zein sektore ari dira aurkitzen? Zein identitate-elementu mantentzea eta transmititzea funtsezkoa da?
Abenduaren 15eko jardunaldian, sektorearen azken datuak aurkezteaz gain, elkarrizketarako gune bat ere sortu nahi da, sektoreari lotutako hainbat belaunaldirekin legatuaren funtsezko elementuei buruz hitz egiteko.