Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2024ko Liburu Zuria aurkezteko jardunaldia

Datorren maiatzaren 28an, Eusko Jaurlaritzak 2024ko Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuria aurkeztuko du Donostiako Kursaalen. Aurkezpenera joan gura baduzu, izena eman behar da.

Datorren maiatzaren 28an, Eusko Jaurlaritzak 2024ko Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuria aurkeztuko du Donostiako Kursaalen. Aurrekoa 2020an egin zen, COVID-19aren pandemiaren garaian, eta horrek esan nahi du sektorearen urte hartako egoeraren diagnostikoarekin alderatuta eguneratze garrantzitsua izan dela

Txostenak 2023ko azken Barometroan jasotako Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren zifretan eta ezaugarrietan sakontzen du, eta sektoreak bere aurrean dituen erronka berriak identifikatzen eta aztertzen ditu.

10 urte lehen argitalpenetik

2025ean hamar urte beteko dira lehen Liburu Zuria argitaratu zenetik. EAEko gizarte-erakundeentzat eraldaketa esanguratsuen hamar urte dira; epe horretan erronkak ere ugaritu ziren, hala nola erronka sozial berriak (zahartze demografikoa, lan-prekarizazioa, nahi gabeko bakardadea, eten digitalak irautea, osasun mentaleko arazoak areagotzea, etab.), gure eredua eta zaintza-sistema egokitzea eta Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen gaitasun osoa eskatzen dutenak. Gizarte-erronka horien inguruan, planteatzen dituzten zailtasunen inguruan eta sektoreak eta beste eragile batzuek erronka horiei aurre egiteko jokatzen duten rolaren inguruan mahai-inguru bat egingo dute, txosten berria azaldutakoan.

Jardunaldira etortzera animatzen zaitugu. Izena eman.

.