EHUko Boluntariotza Azoka

Aurten ere Boluntariotza Azoka antolatu da EHUn. 11:00etatik 14:00etara, hogeita lau erakundek beren jarduerei buruzko informazioa eman zieten ikasleei Medikuntza eta Hezkuntza fakultateetako mahai eta standetan.

EHU-ko Boluntariotza Azokako irudia

Sar zaitez urriaren 6an ospatu den EHU-ko Boluntariotza Azokako irudien galerian.

Boluntariotza Azoka horien helburu nagusia da unibertsitate-komunitateak Bizkaiko boluntariotza-erakundeek egiten duten lana ezagutu ahal izateko gune bat eskaintzea eta, ikasturte honen hasieran, unibertsitate-prestakuntza eta boluntariotza-programetako batean gizarte-konpromisoa hartzea uztartzea.