Tour Lagunak uztailaren 1, 2 eta 3an Frantziako Tourreko lehen 3 etapen inguruan herritarren lankidetza sustatzeko ekimena da, Bizkaia eta Euskadi munduari lotzeko aukera paregabea izango den aurrekaririk gabeko kirol ekitaldia.
Frantziako Tourrean parte hartu eta Tour Laguna izan nahi duzu?
100 egun baino gutxiago falta dira Bizkaia eta Euskadi horiz apaintzeko Tourraren lehen hiru etapekin. Uztailaren 1, 2 eta 3an 101 udalerri zeharkatuko dituzte. Gure lurraldean tradizio eta zaletasun gehien duen kiroletako batek Tourreko esperientzia gertutik bizitzeko eta parte hartzeko aukera ematen dizu.
Tour Laguna moduan izena ematea besterik ez duzu egin behar: horretarako, ezinbestekoa da adinez nagusia izatea eta, ahal dela, gidabaimena izatea. Banaka, bikoteka (izen-emate bikoitza) edo txirrindulari klub moduan parte har daiteke; etapa bakar batean edo batzuetan. Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientzia izatea; izan ere, erakundeak prestakuntza, ekipamendua eta beharrezko material guztia emango dizu. Gainera, komunikazio-sistema bat egongo da erakundearekin etengabe harremanetan egoteko.
Zer ekarpen egiten dute Tour Laguna egiten diren pertsonek?
• Gure lurraldean ekitaldia posible izan dadin laguntzea.
• Munduko hirugarren kirol-ekitaldirik handiena barrutik bizitzea.
• Abantailez eta aintzatespenez gozatzea.
• Zaletasun arruntak dituzten pertsonak ezagutzea.
• Lasterketaren segurtasuna bermatzea.
• Esleitzen zaizkizun gurutzeak, errepideak, irteerak eta bigarren mailako sarrerak zaintzea.
** Euskadiko Txirrindularitza Federazioak erantzukizun zibileko eta istripuetako aseguru bat jarriko die Tour Lagunak egiten diren pertsonei.
Hobeto ezagutu Frantziako Tourreko lehen etapa (Bilbao-Bilbao)
Hobeto ezagutu Frantziako Tourreko bigarren etapa (Vitoria-Gasteiz > Donostia)
Hobeto ezagutu Frantziako Tourreko hirugarren etapa (Amorebieta-Etxano > Baiona)
Kontaktua: tourlagunak@euskadi.eus - 625 709 994 - 944 161 511
Eman izena eta parte hartu hemen