BizkaiaGara-k, bere aholkularitza eginkizunaren esparruan, Bilbao Kirolak-eko futbol taldeentzat hitzartutako prestakuntza ekintzak egin ditu.
Futbol taldeentzako aholkularitza
"Boluntariotzako erakundeen legezko betebeharrak" izeneko saioa boluntariotza kudeatu behar duten futbol-klubetako pertsonei zuzenduta egon zen, eta 90 minutu iraun zuen.
Honako alderdi hauek jorratu ziren:
1) Klubetako langileen figura posibleak (begiraleak, zuzendaritza-batzordea...): ordainduak edo boluntarioak.
2) Boluntariotzaren kontzeptua eta kirol-klub baterako boluntarioak izateak zer dakarren.
3) Boluntariotzaren Legea betetzeko alderdi praktikoak.