Gazteentzako Boluntariotza Topaketa Bilbon

Euskadiko Gaztediaren Kontseiluak (EGK) antolatuta, abenduaren 2an, ostirala, Boluntariotza Topaketa ospatuko da Bilboko DOCK tabernan (Uribitarte pasealekua, 3) arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Gazteentzako Boluntariotza Topaketa Bilbon

Datorren abenduaren 5ean ospatzen den Boluntariotzaren Nazioarteko Egunaren baitan murgildutako ekitaldietako bat izango da. Bertan, gazte boluntarioak bilduko dira eta dinamika desberdinen bitartez boluntariotzaren inguruan hitz egiteko tartea izango da, esperientzia anitzak partekatuz eta hausnarketarako tartea eskainiz.

Astea giro onenean bukatzeko, kontzertua eta luntxa ere egongo dira 20:00 arte.

‘Izan zaitez munduan ikusi nahi duzun aldaketaren parte’

Informazio gehiagorako: 944 436 143 - 688 675 911 - komunika@egk.eus 

Izena emateko