Bizkaiko gazteen eskari eta kezkei ahotsa eman nahi dien ekimena, begiradarekin Europan jarrita
GOT MY VOTE!
Herritarrek, oro har, eta gazteek, zehazki, interes falta eta desafekzio handia erakusten dute Europar Batasunaren (EB) errealitatearekiko eta Europako Parlamentuaren egitekoarekiko. Horregatik, eCivis elkarteak “GOT MY VOTE” proiektua jarri du abian, Europako Parlamentuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren laguntzarekin.
Hauek dira ekimenaren helburu nagusiak:
- Europako Parlamenturako hurrengo hauteskundeetan, 2024ko ekainaren 9an, gazteen parte-hartzea sustatzea.
- Gazteen eskaerak ezagutzea
- Hausnarketarako, parte-hartze aktiborako, ideiak trukatzeko eta hainbat erakunderen arteko sarea eraikitzeko espazioak sustatzea.
Ekimenak hiru ekintza-ildo argi ditu:
- Kanpaina sare sozialetan, EB eta Europako Parlamentua gazteei hurbiltzeko (reels, inkestak, bideoak…) eta EBk gure egunerokotasunean duen presentziaren inguruko gai ezezagunak ezagutzera ematea.
- Otsaila eta apirila bitartean, hamabostean behin, Pintxo&Votea egingo dira. Gazteei eta, oro har, herritarrei eragiten dieten gaurkotasuneko gaiei buruzko topaguneak dira. Krisi klimatikoaz, adimen artifizialaz, pertsona guztientzako aniztasunaz eta berdintasunaz, hezkuntzaz, ekintzailetzaz… hitz egingo da. Topaketa horiek Bilbo Handian egingo dira, eta parte-hartzaileek pintxoa partekatzen duten bitartean eztabaidatuko dute.
- Maiatzaren 9an itxiko da ekimena Bilboko Hikateneoan, "Penadas por la Ley"-ren kontzertu akustiko batekin eta gazteen eta erakundeen arteko elkarrizketa irekiarekin, proiektu honi amaiera emateko.
Horretarako, eCivis-ek lankidetza-sare bat sortu du, BizkaiaGara eta Bizkaiko eta Europako Parlamentuko erakundeetako ordezkariek parte hartu dute, baita beste erakunde zibil batzuetako ordezkariek ere, hala nola, Global Shapers Bilbao, AIESEC, ESN Erasmus, Sare Berdeak, 42 Urduliz eta BBK Kuna, besteak beste.
eCivis elkarteko profilen bidez eta web orriaren bidez todosjuntos.eu informatzen jarrai dezakezu. Bertan, ekitaldi guztiak argitaratuko dira (Pintxo&Vote eta Europako Eguna).