Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Erroldan inskribatu nahi izanez gero...

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Erroldan inskribatutako erakundeak Boluntariotzaren Erakundeen Erroldan inskribatuta geratuko dira, beste izapiderik egin beharrik gabe.

 Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Erroldan inskribatuta bazaude...

Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legearen arabera, Jaurlaritzak Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen errolda publiko bat sortu eta eguneratuta mantendu behar du, eta inskripzioa egin behar da EAEko administrazio publikoekin lankidetzan aritzeko eta horiek bultzatzen dituzten sustapen-neurriak eskuratzeko, diruz lagundu daitezkeen programak barne.

Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eskatuta onartu berri den dekretu berriak, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Errolda sortzeaz gain, haren funtzionamendua arautzen du, izena emateko, eguneratzeko eta ezeztatzeko prozedurak ezarriz. Era berean, errolda hori Boluntariotzako Erakundeen Erroldarekin koordinatuko dela ezartzen da. Koordinazio horren esparruan ezartzen da Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Erroldan inskribatuta geratzen diren erakundeak ere Boluntariotzaren Erakundeen Erroldan inskribatuta geratuko direla, beste izapiderik egin beharrik gabe.

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala ezagutzeko, publizitatea egiteko, aztertzeko, planifikatzeko, antolatzeko eta sustatzeko tresna baliagarria da errolda. Era berean, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen erroldaren eta Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren arteko lankidetza aurreikusten da, errealitate sozialaren berri izateko.

Inskripzioa elektronikoki baino ez da egingo, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

Euskal administrazio publikoek dekretu hau indarrean jarri eta hurrengo sei hilabeteetan egiten dituzten dirulaguntzen deialdietan eskatuko da erroldan izena ematea.

Informazio gehiago, hemen