Horma-irudi kolaboratzaile baterako elkarlaneko sorkuntzan

Irantzu Lekue artista gazteak eta EHUko Arte Ederren Fakultateko zenbait ikaslek elkarlaneko saio batean parte hartu dute. Horretatik abiatuta, igande honetan nazioarteko eta bertako 200 gaztek baino gehiagok Bilboko komunitateko horma batzuei kolorea emango diete 'Gazte Action Day' ekimenean.

Arte komunitarioaren bidezko ekintzarako garaia

BizkaiaGara-k "Gazte Action Day" ekintza antolatu du, Global Shapers Bilbaok antolatzen duen SHAPE Europe & Eurasia 2023 ekitaldiaren barne, azaroaren 3, 4 eta 5ean izango dena Bizkaiko hiriburuan, eta nazioarteko 250 gazte baino gehiago bilduko dituena. Horretarako, BizkaiaGara-k tokiko komunitatean eragin positiboa izango duen aktibazio-proposamen bat planteatu du, gazteek beren ingurunearekin duten konpromisoa transmitituko duena. Balio erantsia du; izan ere, ekimen honen bidez, nazioarteko eta tokiko 200 gazte baino gehiagoren arteko topagune eta harreman-gune bat eskainiko da, eta arte komunitarioa izango da ardatz nagusia; "Gazte Action Day" azaroaren 5ean, igandea, ospatuko da Bilboko Konekta-La Perrera gunearen kanpoaldean (Sabino Arana, 50).

Irantzu Lekue artistak eta EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasle talde batek elkarrekin sorkuntza saio bat egin dute aurretik; horrela, ondoren hormetan irudikatuko diren balioei forma eman diete: aktibazioa, parte-hartzea, bakea, jasangarritasuna, berdintasuna... horiek dira igandean gazte guztien artean margotuko duten horma-irudia osatuko duten ideietako batzuk, Irantzu Lekueren jarraibideei jarraiki.