INFORMAZIO BERRIA: Pelletak Bizkaira iristean herritareen laguntza

Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) ematen digun azken informazioaren arabera, zorionez, Pelletak gure hondartzetara ez iristea gerta liteke.

Colaboración ciudadana para la llegada de Pellets a Bizkaia

Operatibo guztiek, itsaso zabalean nahiz hondartzetan daudenak, erne jarraitzen dute, baina aurreikuspenak baikorrak dira, eta ez da espero datozen egunetan pelletak masiboki iristea.

Bitartean, eta alerta amaitu arte, BFA, Sare Berdeak eta BizkaiaGara, Boluntarioen Sarea prest mantentzen dugu, herritarren laguntza beharko balitzateke ere.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Sare honetan laguntza eskaintzen jarraitzen duzuen pertsona, ingurumen-erakunde, ikastetxe eta beste talde askori.

Gure natur ingurunea zaintzea premiazkoa da. Horregatik, lankidetzan aritzeko beste proiektu batzuk ezagutzera animatzen zaituztegu.

BIZKAIAGARA-n PROIEKTUAK IKUSI

* Ingurumen proiektuak hautatzeko ARLOA iragazkia erabili.