“Komunitatea ereiten” : Leioako hirugarren sektore sozialeko erakundeen azoka

Ekainaren 8an, igandean, izango du Leioako hirugarren sektore sozialeko erakundeen azoka. Azoka hau 11:00etatik 14:30era egingo da José Ramón Aketxe plazan, Leioan.

Leioko hirugarren sektoreen azoka

Guztira 18 erakunde sozialek parte hartuko dute. “Komunitatea ereiten” lelopean, boluntariotza sustatzea eta erakunde horiek tokian egiten duten lana ezagutaraztea izango ditu helburu.

Egunero lantzen eta zaintzen diren hazi horiei esker, loratu eta komunitate-espazio anitza sor dezakete, etengabe aldatzen eta eraldatzen ari dena, non pertsona guztiak parte diren.

Informazio-guneez gain, azokak tailerrak, parte-hartzezko jarduerak, musika, gastronomia eta sormen-eremuak eskainiko ditu, hala nola “desioen zuhaitza”, non udalerriko gazteek beren ingurunea hobetzeko proposamenak partekatuko dituzten. Parte-hartzaileek bi saskiren zozketan parte hartzeko aukera ere izango dute, plazan bertan 14:00etan.

BizkaiaGarazez gain, parte hartuko duten erakundeak hauexek dira:

1. ASEBIER

2. AVIFES

3. BANCO DE ALIMENTOS

4. BIDESARI

5. CARITAS

6. CRUZ ROJA

7. EDEX

8. ESKU HUTSIK

9. AMEKADI

10. FUNDACIÓN CORE

11. FIDIAS

12. GAUDE

13. INTEGRA CEE

14. SORTARAZI

15. UNRWA

16. ZABALKETA

17. ALUVIZ

Zuen zain egongo gara