Egun hauetan, hainbat gizarte-erakunde, herritarren ekimen eta ekimen publiko Ukrainako herriari laguntzeko neurriak antolatzen ari dira. Post honetan horietako batzuk jaso ditugu:
LAGUNTZA Ukrainarako (produktuen bilketa, dohaintzak, harrerak)
BILKETAK
1.- Ukraina-Euskadi Elkarteak premiazko laguntza eskatu du Ukrainarentzat, bilketa kanpaina martxan ipininiz, higiene-produktuak, elikagaiak, sendatzeko-materiala,…
Kontsulta ezazu HEMEN produktuen zerrenda eguneratuta eta bilketa-puntu aktiboak.
KONTAKTUA: 642 77 27 60 / 636079690 ucraniaeuskadi@gmail.com
2.- Santurtziko herritarren ekimena
Biltzen du:
SENDAGAIAK – Lehen laguntzetarako sendagaiak, erredurak, urdaila, ortopedia, Celox, pomada analgesikoak eta antibiotikoak, bendajeak, igeltsu itsaskorra, pneumotoraxerako orratzak, azala birsortzeko kremak, Betadine, ur oxigenatua, hodi nasoforoa, helofusina, helospan eta sodio kloruroa (plastikoan edo polietilenoan BAKARRIK) gomazko eskularruak, guraizeak…
ELIKADURA Galkorrak ez diren eta potoan edo antzekoan ontziratuta kontsumitzeko prest dauden elikagaiak.
BESTE GAI BATZUK – Garbigarriak eta mota guztietako higiene-produktuak; metalezko baxera eta erabili eta botatzeko baxera.
Bilketa-puntua: Manos Solidarias (lonja), Máximo Garcia Garrido Kalea, 3 Santurtzi
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 11:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 19:30etara
Kontaktua: 697932919 katosong1@gmail.com
DOHAINTZAK
1.- Ukraina-Euskadi Elkartea (GARRANTZITSUA!!!!!!!! Adierazi hurrengo kontzeptua: DOHAINTZA)
Zenbakia: 2095 5001 00 9114437029
Produktua: Aurrezki kontua
IBAN kodea: ES16 209 5001 0091 1443 7029
Swift kodea (BIC): BASKES2BXXX
Titularra: ASOC SOCIO CULTURAL Y DE COOPERACION AL DESARROLLO UCRANIA EUSKADI
NIF: G95777678
2.- ZEHAR-ERREFUXIATUEKIN – Euskadiko errefuxiatuen harreran laguntza BIZUM HELP
3.- ACNUR (Comité Español de ACNUR) DOHAINTZA
4.- CARITAS BIZKAIA – LEKUAN BERTAKO LAGUNTZA (Ukrania eta mugako herrialdeak)
Caritas Ukrainarako bideratutako banku-kontuetan laguntza ekonomikoa eskatzen da, Caritasen sare estatalaren eta europarraren bidez larrialdi-aldia irauten duen bitartean. Laguntza ekonomikoa hurrengo kontu zenbaki bidez bideratu ahal da:
HARRERAK
1.- Eusko Jaurlaritzak, pertsona asko adierazi direla gerratik ihesi doazen familiei harrera egiteko prest, helbide elektroniko bat jarri du abian, elkartasun horri erantzun bat eman ahal izateko: errefuxiatuak@euskadi.eus
