Maiatzak 12: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna

Sareen Sareak azken urteetan boluntariotzarekin bat egin duten pertsonen kopuruak gora egin duela nabarmendu du.

Maiatzak 12: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna

Joan den maiatzaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatu zen. Hori ospatzeko, maiatzaren 10ean, Sareen Sareak sektoreko sareak eta erakundeak bildu zituen ekitaldia batean.

Ekitaldian zehar, Leire Ortiz de Zarate BizkaiaGarako koordinatzaileak, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko gazte boluntariotzari buruzko mahai-ingurua moderatu zuen. Sortutako solasaldian, hainbat gizarte-erakundetan boluntarioen esperientziak entzun ahal izan ziren.

Azken urteetan boluntariotzara batu den pertsona kopuruak gora egin duela nabarmendu du Sareen Sareak, baita gazteen artean ere. "Datuek adierazten dutenez, gazte konprometituak ditugu, parte hartzeko gogoa dutenak eta boluntariotzak gorpuzten duen herritartasun aktibo, solidario eta antolatuaren ereduari erantzuten diotenak". Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialetik azpimarratu dutenez, boluntariotzak erakundeen oinarri soziala indartzen du, eta erakusten du "erronka eta behar sozial berrien aurrean, gizarte zibila aktibatu egiten dela eta beste pertsona batzuenei bere ekarpena gehitzen diela ariketa kolektibo batean".

Bestalde, Pablo Moratalla Sareen Sareko presidenteordeak gogorarazi zuenez, "beharrezkoa da akordio politiko, sozial eta instituzional handiak eraikitzea, gizartearen eta bereziki antolatutako gizarte zibilaren partaidetza eta atxikimendua lortzea".

Halaber, elkarrizketa zibila, erakunde publikoen eta hirugarren sektore sozialaren arteko lankidetza indartzen jarraitzearen garrantzia nabarmendu zen.