Mañaria ibaiaren garbiketa (Durango)

BizkaiaGaratik, Mañaria ibaia garbitzeko jardunaldi batean parte hartzera animatzen zaituztegu. Herritarrak ingurumenaren zaintzarekin aktibatzeko eta konpromisoa hartzeko ekimen hau, Durangon izango da, martxoaren 24an, goizeko 9:00etatik 10:00etara, Sare Berdeak Egunaren eta Berdeago Azokaren esparruan.

Ibaizabal ibaiaren garbiketa

Garbitu beharreko bi gune hautatu dira, Landako Gunetik hurbil daudenak eta erraz sar daitezkeenak, adin guztietako eta publiko guztietako pertsonen parte-hartzea errazteko.

Pertsonok hondakin asko sortzen ditugu, naturan bertan behera uzten ditugunak eta gure ibaietara eta itsasora heltzen bukatzen direnak, eta horrek ondorio larriak ditu ingurumen-ekosistemetan. Ekiteko eta konprometitzeko garaia da!

Anima zaitez eta zatoz familiarekin edo koadrilarekin!

Oharra: Aldez aurretik izena eman beharko da jardunaldiaren antolaketa egokia bermatzeko.

Eman izena hemen

MARTXOAK 24 - PROGRAMA

  • 8:30 - Asistentzia kontrola eta material banaketa (Landako Gunearen sarrera nagusian)
  • 9:00 a 10:00 - Mañaria ibaiaren garbiketa
  • 10:15-11:00 - Bildutako hondakinekin birziklatzeko tailerra GOAZEN-UP Elkartearen eskutik (Landako gunean)

Eta garbiketaren ondoren, beste hainbat ingurumen-erakundeek antolatutako beste jarduera batzuetaz gozatzen eta parte hartzen jarraitu ahal izango duzue.

Ikusi SARE BERDEAK EGUNA programa osoa.