Nola lagundu Bizkaitik Marokon eta Libian kaltetutako pertsonei?

Marokoko lurrikarak eta Libiako Daniel zikloiak milaka pertsona kaltetu eta kalte material handiak eragin dituzte. Horregatik, BizkaiaGara-tik aktibatzera animatzen zaitugu, lurraldeko hainbat erakunderen bidez zure laguntza eta lankidetza eskaintzeko.

 Nola lagundu Bizkaitik Marokon eta Libian kaltetutako pertsonei?

Irailaren 9an, dardara gogor batek astindu zuen Maroko, eta Bizkaiko elkartasuna piztu zen lurrikara horren ondoren. Erakunde batzuk lankidetza-proiektu egonkorrak lantzen ari dira zonaldean, eta beste batzuk larrialdiko eta ekintza humanitarioko esku-hartzeak egiten ari dira dagoeneko, hala nola, herritarren kalteak eta beharrak baloratzen, laguntza bideratzen, sendagaiak, material sanitarioa eta pertsonala bidaltzen edo berreraikuntzan laguntzen.

Egun bat geroago, irailaren 10ean, ekaitz gogor batek (Daniel zikloiak) Libia astindu zuen, milaka pertsona hil ziren, milaka zauritu edo desagertu egon ziren eta kalte material handiak eraginez.

Kontsultatu hemen laguntza eta lankidetza emateko erakundeak.

Aktiba zaitez Bizkaitik, bi herrialdeetan kaltetutako pertsonei laguntzeko!