"Partida bat, kausa bat": aukera paregabea erakundeentzat

Bilbao Basket Fundazioaren proiektu honen helburua Bizkaiko gizarte erakundeen lana eta kausak klubaren zaleen artean ikusaraztea da, baita boluntarioak animatzea ere.

Partida bat, kausa bat aukera paregabea erakundeentzat

Bizkaiko gizarte erakundeek, beste denboraldi batez, Bilbao Basket Klubak Bilbao Arena Kirol Jauregian jokatuko duen partidetako batean euren lana zabaltzeko eta ikusarazteko aukera izango dute. Ekimen hori lagungarria da erakundeen lana ezagutarazteko, esfortzua aitortzeko eta erakunde horietako boluntarioak animatzeko.

Surne Bilbao Basketek Miribillan jokatzen duen ACB Ligako edo Europako Ligako partida bakoitzean gizarte-erakunde bat gonbidatuko da. Erakunde horrek bere lana ezagutzera emango du bertan dagoen publikoaren eta klubeko bazkideen aurrean, hainbat komunikazio-ekimenen bidez, baita partidan zehar ere: partidaren amaierako argazkia, megafonia bidezko aipamenak, erakundearen logoaren proiekzioak, sare sozialen eta webgunearen bidezko hedapena...

2023/2024 denboraldian Bilbao Basket Fundazioaren gizarte-arloko proiektu honetan parte hartu nahi duten Bizkaiko erakunde guztiak harremanetan jar daitezke Juan Amezolarekin: jamezola@bilbaobasket.biz