Pelletak Bizkaira iristean herritarren laguntza

Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA), Sare Berdeak eta Bizkaia Gara-rekin batera, boluntarioen sare bat eratuko du datozen egunetan, ingurumen-larrialdi berri honen aurrean BFAk martxan jarritako garbiketa-lanak indartu eta laguntzeko.

Pelletak Bizkaira iristean herritarren laguntza

Oraingoz, Arantza Atutxa Natur Ingurunearen eta Nekazaritzaren Foru Diputatuak adierazi duen bezala, BFAk prest ditu beharrezko zaintza- eta garbiketa-baliabideak, eta, beharrezkoa den neurrian, indartu egingo ditu. Foru-gailu hori behar izanez gero herritarren laguntzarekin indartuko litzateke, eta herritarrei dei egingo lieke garbiketa horretan borondatez laguntzeko, hondartzen garkiketa zehatz-mehatzagoa egin ahal izateko. Hori bai, herritarren lankidetza Diputazioaren dispositiboa nahikoa ez balitz bakarrik aktibatuko da.

Bitartean, Diputazioak emandako jarraibideak betetzea komeni da:

  • Egun hauetan hondartzetara ez joan, batez ere marea-eremuetan ibiltzea saihestu; izan ere, leku horietan egoteak zaildu egin ditzake garbiketa-lanak, plastikozko bola txikiak zapaldu eta harean lurperatu baititzake.
  • Martxan jarriko den boluntario-sistematik kanpo hondartzetara bakarka edo taldeka ez joan. Garrantzitsua da garbiketa-lanak larrialdi honetako agintariek ezarritako jarraibideen arabera egitea. Prestakuntzarik gabeko pertsonen kontrolik gabeko presentzia kaltegarria izan daiteke.

Datozen egunetan, BizkaiaGara-tik eta Sare Berdeak-etik, informazio gehiago emango dizuegu boluntarioen sare honi buruz eta laguntzeko moduari buruz.