Sareen Saria 2023, pertsonen aktibazio eta konpromisoaren saria

2023ko Sareen Saria-rako hautagaitzak bidaltzeko epea zabalik dago. Datorren otsailaren 28ko 14:00ak arte, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzen lagundu duten pertsonen lana publikoki aintzatestea helburu duen saria jasotzeko hautagaiak aurkeztu ahal izango dira.

Argazkia: Sareen Sarea

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen sareak biltzen dituen Sareen Sareak beste urte batez sarituko ditu honako konpromiso hauetako bitan edo gehiagotan nabarmendu diren pertsonak:

• gizarte kohesionatua, inklusiboa, solidarioa eta parte-hartzailea, pertsona guztien eskubideak berdin errespetatzen dituena, ahulenei arreta berezia eskainiz.

• pertsonek, zuzenean edo zeharka, eta, bereziki, EHSSren ekintzaren onuradunek gizarte-bizitzan parte hartzea.

• Hirugarren Sektore Sozial elkartua, indartsua eta aitortua egituratzea.

• EHSS erreferentziazko gizarte-eragile gisa proiektatzea.

• emakumearen ahalduntzea eta genero-berdintasunaren aldeko lana, oso feminizatuta dagoen Hirugarren Sektore Sozial batean.

Hautagaitzak komunikazioa@sareensarea.eu helbidera bidali behar dira, eta saria jasotzeko proposatutako hautagaiaren merezimenduak jaso beharko dituzte. Saritutako hautagaitzak elkartasunaren logotipoaren gauzatzea irudikatzen duen eskultura-lan bat jasoko du, atal propio batean, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna-1205 (maiatzak 12) ekitaldian, Lehendakariaren aurrean. Komunikazio Batzordeak, jasotako hautagaitzak aztertu ondoren, proposamen arrazoitua egingo dio Sareen Sareko Zuzendaritza Batzordeari, onar dezan, eta Sareen Sareko Zuzendaritza Batzordeak aukeratuko du saritutako hautagaitza.

Azken edizioan Juan Cid saria jaso zuen, duela hiru hamarkadatik autismoaren esparruko elkarte-mugimenduari lotua. Euskadin Gautenari eta FEVAS Plena Inclusión Euskadiri lotuta egon da, eta Gertuan Fundazioaren presidente eta patronatuko kide izan da. Aurrekoetan, Euskadiko Hirugarren Sektoreari bultzada argia eman dioten pertsona ospetsuek ere jaso zituzten sariak. 2021ean Maria Angeles Arbazagoitia izan zen gaixotasun mentala duten pertsonen alde boluntario gisa 30 urte baino gehiago lan egiteagatik aintzatespena jaso zuena. 2019an, Manuel Merino saritu zuten, Caritas Euskadi eta Aspaldiko Fundazioa sortzeko prozesuetan parte hartu zuena; 2018an, Sabin Ipiña saria jaso zuen, hil ondoren, bere bizi-ibilbideagatik eta gizarte kohesionatu, inklusibo, solidario eta parte-hartzailearen alde hartutako konpromisoagatik. 2017an, hil ondoren ere, Pedro Fernández saritu zuten, gaur egun Sareen Sarea denaren aitzindaria.

Informazio gehiago hemen