SOLASALDI: Nire boluntariotza jardueran laguntzaren artea

Laguntzea “ondoan egoteko modu bat partekatzea da, kontzientzia hartzera eta begirada eta jarrera pertsonala aldatzera eramaten duena, bestea izaki sakratu gisa ikusi ahal izateko. Begirada horrek zientzia eta artea, zorroztasuna eta sormena, arrazoia eta bihotza uztartzea eskatzen digu”. Maria Martinez Rupérez

SOLASALDI: Nire boluntariotza jardueran laguntzaren artea

Personak laguntzen eta artean bihurtzen aldi baterako eraikitzen ari den mihisea da, etengabeko mugimenduan dagoen zikloa, behaketa, entzute, enpatia, errespetu, leuntasun, maitasun… dosi handiak behar dituena.

Boluntatik elkarrizketarako topagune bat proposatzen dizuegu, hitzegiteko eta elkarlanean eraikitzeko solasaldia eta gure boluntariotza praktikan funtsezkoak diren gaietara hurreratzeko.

 
EDUKIAK
  • Laguntzea: hitz poliedrikoa.
  • Laguntzen duen pertsoanren begirada, non egokitu.
  • Kontutan izan behar ditugun aldagarriak: entzumena, onarmena eta ezaguera (bi aldetatik), hartu-emana, mugak, horizontaltasuna, lotura, akatsak eta asmatzeak…
  • Boluntariotzatik laguntzeak dakartzan erronkak.

DATA: Otsailaren 17a osteguna

ORDUA: 17:00etatik 19:30etara

MODALITATE: Aurrez aurrekoa

PREZIO: Dohainik