Ekainaren 27, 28 eta 29an 'Working Net' topaketa egin da Bilbon, boluntariotzaren bidez gazteak herritartasun aktiboarekin konektatzeko.
'Working Net' nazioarteko topaketa
Ekaineko 3 egunetan, BizkaiaGara-k Suedia, Italia eta Portugaleko 15 laguneko talde bat hartu zuen, Europako Batzordearen ERASMUS+ proiektu europarraren esparruan. Helburua izan da partner europarren artean partekatzea gazteentzako boluntariotza eraldatzailea sustatzeko eta kudeatzeko jardunbide egokiak eta esperientziak.
Tokiko parte-hartzaile gisa, hezkuntza ez-formaleko erakundeetako bost ordezkari ere izan dira (Bosko Taldea, Kiribil Sarea, eta abar), baita gazteekin lan egiten duten gizarte-erakundeetakoak ere (Bakuva, Elkarbanatuz, eta abar), baita EGK, unibertsitateak... ere.
Hainbat herrialdetako esperientziak ezagutu dira, batez ere erakunde bazkideenak eta parte-hartzaileenak, boluntariotza sustatzeko hainbat ekimeni buruzkoak, gazteak gizartean inplikatzeko modu gisa. Horrez gain, hausnarketarako, ondorioetarako eta eguneroko ebaluaziorako hainbat jarduera paralelo egin dira, baita turismo-jarduerak eta kultura-trukeak ere.
Jarduera horrekin, gainera, gazteriako langileen garapen profesionala sustatzen lagundu nahi da, bai eta Europan gai horretan lan egiten dutenen sinergiak eta osagarritasuna indartzen ere.