Bizkaiko Foru Aldundiaren, UPV/EHUren eta Bilboko Udalaren ekimena da, unibertsitateko ikasleei zuzendua, eta informazio publikoa berrerabiltzeko ezagutza eta ekimen berriak sortzea bultzatuko du.
Zer da Bilbao Bizkaia Open Data Ikasgela?
Norentzat? Unibertsitateko ikasleei, irakasleei eta ikertzaileei zuzenduta dago.
Helburua? Bizkaiko bi erakundeen datu irekien erabilera garatzea zerbitzu publikoak hobetzen dituzten unibertsitate-proiektuetan, eta gizarte-arazoak konpontzen lagunduko duen ezagutza berria sortzea.
Zer? Gizarteak informazio publikoa modu eraginkorrean erabiltzen lagunduko duten ezagutza eta ekimen berriak sortzea bultzatuko du. Horrela, ikasgela honetan, foru- eta udal-zerbitzuak hobetuko dituzten datu irekien berrerabilpenean oinarritutako proiektuak garatzeaz gain, datuen bistaratzeak sortuko dira, unibertsitate-komunitateak informazio irekia tratatzeko proposatutako ekimenetatik abiatuta, betiere herritarren ongizatea hobetzeko helburuarekin. Beste lan-esparru bat unibertsitate-komunitatearen trebetasun digitalak hobetzen lagunduko duten prestakuntza-ekimenak abian jartzea izango da.
Noiz eta non? Open Data Ikasgelaren jarduera datozen bi urteetan garatuko da Bilboko Ingeniaritza Eskolako instalazio batzuetan.
Informazio gehiago, hemen