Zure konpromisoak urrun eramango zaitu

Erraza litzateke mundua aldatzea, Siriri hori egiteko esanez. Edo gure planetako arazoak desagerrarazteko sare sozialetan egiten dugun bezala, hatzamarra irristatuz. Baina ez da horrela. Gure arreta eskatzen duten garai nahasiak bizi ditugu. Beharrezkoa da aktibatzea, komunitate-espiritua berpiztea eta indibidualismoa alde batera uztea, gizateria beti atera baita aurrera komunitatean.

Zure konpromisoak urrun eramango zaitu

Bat egiten badugu indartsuagoak gara, hobeto lan egiten dugu, eta hori da BizkaiaGararen helburu nagusia. Lurraldeko herritarren aktibazioarekin konprometitutako pertsonen sare zabalagoa eta anitzagoa sortu nahi dugu. Pertsonen eta erakundeen konpromisoa indartu nahi dugu, gizartea goitik behera eraldatzen ari den testuinguru batean, eta horrek guztia berriz pentsatzera bultzatzen gaitu.

Baina, zergatik bat egin BizkaiaGara-rekin?

Pertsonak eta eragileak lurraldeko boluntariotza- eta gizarte-partaidetzako proiektuekin konektatzen ditugulako. Boluntariotzako eskaeren eta eskaintzen arteko topagunea gara. Era berean, zerbitzuak, baliabideak eta laguntza eskaintzen ditugu mota guztietako erakundeetan boluntariotzako ideiak eta proiektuak garatzeko.

Lan komunitarioa eta boluntariotza gizarte gisa partekatzen ditugun balioen isla dira. Gure ekintzek erakusten digute zer axola zaigun, zein den komunitateari buruz dugun ikuspegia, nola ulertzen ditugun justizia soziala eta ekitatea, edo zein den gure erantzukizunaren zentzua, indibidualki eta kolektiboki. Boluntariotza elkartasunerako tresna indartsua da, eta aldaketarako eragile bihurtzen gaitu. Egiten duguna gara: gizarte solidarioa, aktiboa, kritikoa eta eraldatzailea.

Time is over!

Ekintzarako denbora amaitzen ari da eta horregatik nahi dugu BizkaiaGararekin bat egitea "Time is over!" kanpainaren bidez, egoera uler dezazun, aktiba zaitezen eta bat egin dezazun.

Gainera, BizkaiaGaran parte hartzeak saria du. Eman alta gure ekosisteman eta parte hartu Michelin Gidako (Eneko Atxa y Mina) Bizkaiko jatetxeetan egingo diren 5 menu bikoitzen zozketan.

Dena aldatzen den une honetan, zure denborak eta konpromisoak gure gizartea eralda dezakete. Orain, inoiz baino gehiago, Bizkaiak behar zaitu.

Dastatu aldaketa!

BizkaiaGara Bizkaiko Foru Aldundiak, EDE Fundazioak eta BBK-k bultzatutako proiektua da.