BizkaiaGara Sariak 2023

Abenduaren 5ean ospatzen den Boluntariotzaren Nazioarteko Egunaren bezperan ospatu zen BizkaiaGara Sarien lehen edizioa Bilboko Sala BBKn. Bertan, erakunde, kirol, enpresa, kultura, gizarte eta ingurumen arloetako pertsona ugari bildu zen, baita BizkaiaGara-ren hiru erakunde sustatzaileetako ordezkariak ere: BBK, Bizkaiko Foru Aldundia eta EDE Fundazioa.