Alex González
Haientzat arrotza den herrialde batean moldatzeko tresnak eskaini ahal izatea pozgarria da, eta, gainera, pribilegioa dut haien kulturak oso hurbil ezagutzeko eta haiekin aberasteko.
Olakueta Etxea (Berriz)
Haientzat arrotza den herrialde batean moldatzeko tresnak eskaini ahal izatea pozgarria da, eta, gainera, pribilegioa dut haien kulturak oso hurbil ezagutzeko eta haiekin aberasteko.
Olakueta Etxea (Berriz)
Álex González dut izena, 42 urte ditut, Abadiñokoa naiz, eta duela bi urtetik hona Olakueta Etxean (Berriz) laguntzen dut boluntario gisa. Egoitza eta laguntza baliabide horrek, gaur egun, Euskadin kalteberatasun- eta babesgabetasun-egoeran dauden adingabeak dituzten familia eta emakume etorkinak artatzen ditu batez ere. Horrez gain, beste migrazio-errealitate batzuk ere artatzen ditu, hala nola Harrera – harrerarako euskal programa –, Ukrainako gerrak eragindako desplazamenduak, familiaren laguntzarik gabeko gazteak, Palestinako gerra, etab.
Zentroaren helburu nagusia aldi baterako ostatua eskaintzea da, bai eta zaurgarritasun-egoeran dauden pertsona horiei arreta pertsonala emateko eta gizarteratzeko prozesua erraztea ere. Baliabide honen bidez, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden migratzaileen oinarrizko beharrak bete nahi dira: ostatua, elikadura, jantziak, oreka emozionala eta abar; babesgabetasun-egoerak saihestea eta murriztea; eta informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskaintzea.
Pertsonalki, etxeko kideei, gazteei zein helduei, espainolezko eskolak emateaz arduratzen naiz, oinarrizko alfabetatzetik hasi eta maila aurreratuagoetaraino.
Denbora honetan zehar, makina bat pertsona ezagutu ditut, bakoitza bere historia propioarekin, beren kultura ezberdinekin. Horiek guztiek aberastu egin naute, mundu honetako dimentsioa erakutsi didate, bai eta bertan dagoen desberdintasuna, eta laguntzeko betebeharraz ohartarazi naute.