BG Protagonista: Itxaso Alkorta

Beti itzultzen naiz etxera irribarre batekin eta familia handi bat den talde bati laguntzeak ematen didan pozarekin

Aspanovas

Itxaso Alkorta, boluntarioa Aspanovasen

Ematen duzuna baino gehiago jasotzea

Itxaso dut izena, 54 urte ditut eta Aspanovas-ekin (Minbizia duten Bizkaiko haurren eta nerabeen gurasoen elkartea) boluntario gisa nabil. Portugaleten martxa solidario batean parte hartu ondoren, elkartearekin harremanetan jartzera animatu nintzen.

Hainbat ekitalditan parte hartu dut, eta hainbat modutan, batzuetan produktu solidarioak saltzeko stand-ean, maratoi bateko parte-hartzaileei dortsalak ematen , edota Bilboko kaleetan trafikoa mozten ere lagundu dut bizikleta martxa batean.

Familiekin eta haurrekin ere partekatu ditut jarduerak, ipuin-kontalarien jardunaldietatik hasi eta 4x4 ibilgailuetan ibilbideak eginez.

Beti itzuli naiz etxera irribarre batekin eta familia handi bat den pertsona talde bati laguntza eman izanaren pozarekin. Ahal dudan guztian laguntzen jarraituko dut, beti ondorio berera iristen bainaiz: ematen dudana baino askoz gehiago jasotzen dut, nik aletxo bat jarri eta mendia jasotzen dut trukean, maitasunez eta ilusioz betea.

Eta, bide batez, gogorarazi nahi dut ikerketan inbertitzea ezinbestekoa dela, umeak direlako gure etorkizuna.

Izena: Itxaso Alkorta

Adina: 54 urte

Udalerria: Santurtzi