Carolina Lai

Hain juxtu hori da boluntariotzak duen boterea: guztiak inportantzia galtzen duela, balantzaren beste aldean, maitasun asko dagoelako.

BizkaiaGara

Carolina Lai, voluntaria europea

Ez dago bide bakar bat

Kaixo, Carolina naiz eta nitaz jakin behar duzun gauza bakarra da anbizio bat dudala bizitzan: bihotza zabalik edukita maitatzea, eta ahalik eta ondoen egitea.

Txikitatik izan dut maitasun asko jasotzeko zortea: nire familiak, lagunek, irakasleek, jefeek, eta pertsona guztiek erakutsi didate modu batera edo bestera, eta transmititu egin didate. Horregatik, jaso dudana partekatzeko beharra sortu zen nigan, maitasun hori biderkatu egingo denaren esperantzarekin.

Uda honetan, batxilergoa amaitu ondoren, etorkizuneko ziurgabetasunarekin eta besteen espektatibek nire bidea markatzen duten puntu horretan aurkitu nintzen. Baina ulertu nuen denbora alferrik ez galtzeko modu bakarra boluntariotza egitea zela. Gauzak honela, Kongora joan nintzen eta bertan hilabete egon nintzen etxerik ez duten haurrak artatzen dituzten harrera zentro batean. Bidaia gogorra izan zen, ez bakarrik ikusi nuenagatik, baizik eta, lehen aldiz, ahotsak entzuten gelditu nintzelako, laztanak edo zaplaztekoak izango balira moduan, baina errepikatzen zituztenak, oihartzun bat bezala: horrelako soinua du bizitzak.

Orduan konprenitu nuen nire bizitza bizitzen ari nintzela baina beste batzuek idatzitako liburu baten, aurrera egiten eta ezarritako bidea zalantzan jarri gabe. Baina pertsona ezberdinekin hitz egin ondoren, Europar Batasunak bultzatzen duen Europako Elkartasun Kidegoa (CES) ezagutu nuen. Programa horrek mundu guztiko gazteei aukera ematen diete herrialde ezberdinetan boluntariotza egiteko. Horrela iritsi nintzen Bilbora, eta BizkaiaGara proiektuan parte hartzen dut. Hemen ekitaldien antolakuntzan nire aletxoa jartzeaz gain, herritarren ekintzak sustatzeko jardueretan kolaboratzen dut. Horrez gain, CES programa sustatzen saiatzen naiz beste gazte batzuekin batera, proiektua ezagutuko duten pertsonek ere aldaketaren parte izan daitezkeela jakingo dutelakoan. Bekadun programa honi esker Bilbon egongo naiz datozen bederatzi hilabetetan, eta aukera baliatuko dut ikasteko, kolaboratzeko, ezagutzeko eta esperientziaz eta bizitzaz disfrutatzeko.

Tira, nire aurkezpena amaitu dudan honetan, esan dezaket nire izena Carolina Lai dela, 19 urte ditudala eta Florentzian jaio nintzela. Bilboko nire esperientzia amaitzen denean, seguruenik Italiara bueltatuko naiz Zuzenbidea ikastera… bizitza normal bat, jende askoren modukoa. Hain juxtu hori da boluntariotzak duen boterea: guztiak inportantzia galtzen duela, balantzaren beste aldean, maitasun asko dagoelako. Horregatik ez dago balentria edo beldurraren beharrik, soilik lehenengo pausoa eman eta zurea bidea egiten hastea.