María López
Esperientzia hau aniztasuna eta lankidetza Postdam eta Bizkaiaren arteko proiektu bateratu baten funtsa bilakatuko diren giroa sortzea da helburua,
Centro cultural Okev
Esperientzia hau aniztasuna eta lankidetza Postdam eta Bizkaiaren arteko proiektu bateratu baten funtsa bilakatuko diren giroa sortzea da helburua,
Centro cultural Okev
Egunon! Mária López dut izena, Bilbokoa naiz eta 23 urte ditut. Joan den ekainean amaitu nituen ikasketak Barakaldoko BAI (Bizkaiko Antzerki Ikastegia) eskolan, eta poztazunj handiz Postdamen (Alemania) boluntario gisa izango dudan hurrengo esperientziari buruz hitz egin nahi dizuet.p Martxoan hasiko da, Europako Elkartasun Kidegoaren programarekin eta Ede Fundazioaren eta BizkaiaGara-ren laguntzari esker. Nire tokia Okev kultur zentroa da, zaharberritutako fabrika zahar bat, gaur egun fronte artistiko desberdinak aztertzen dituen leku bihurtu dena, hala nola antzerkia, performancea eta arte plastikoa.
Boluntario gisa egiten dudan lana, besteak beste, haur eta nerabeei zuzendutako antzerki tailerrak/klaseak egitea izango da. Antzerki-hezitzaile gisa, nire zeregin nagusia izango da teknika eta antzerki-joko desberdinak erabiltzea edota ekoizpen txikiak muntatzen irakastea (modu dibertigarrian, noski). Azken batean, sormena aztertzen laguntzea eta harridura sortzea, prozesu osotik ikasiz.
Baina esperientzia hori antzerkiaren irakaspenetik haratago doa, aniztasuna eta lankidetza Postdam eta Bizkaiaren arteko proiektu bateratu baten funtsa bilakatuko diren giroa sortzea da helburua, batak bestearen kultura ikasi eta partekatzea eta horrek dakarren guztiaz gozatzea. Hezitzaile lanaz gain, Berlinen Alemanaren ikastaro trinko bat ere eskaintzen du programak, hizkuntza ikastea erraztuko didana eta, horrela, errazago komunikatu ahal izango naiz. Halaber, Elkartasunerako Europako Kidegoak antolatutako ikastaro labur batean parte hartzeko aukera emango dit, ni bezala Alemanian lanean ari diren boluntario gehiago ezagutzeko (mundu osokoak eta nirea ez diren diziplinak lantzen dituztenak). Gure esperientziak partekatzeko gunea izatea espero dut, lanerako espazio eta giro osasuntsua, aberasgarria, kulturanitza eta diziplina anitzekoa sortuz.
Esperientzia hau ahal dudan heinean partekatzen saiatuko naiz, eta nirekin egitera gonbidatzen zaituztet. Eskerrik asko berriro BizkaiaGara eta Okev zentroei (eta batez ere nire lagun eta irakasle Itxasori proiektu honen existentziaz hitz egiteagatik).