Olatz Aretzaga Rodríguez
20 urte geroago, erakundearekin lankidetzan aritzeko arrazoiari buruz hausnartzen dudanean ateratzen dudan ondorio bakarra da hau: ez dago beste aukerarik.
CEAR
20 urte geroago, erakundearekin lankidetzan aritzeko arrazoiari buruz hausnartzen dudanean ateratzen dudan ondorio bakarra da hau: ez dago beste aukerarik.
CEAR
"CEAR-Euskadiko Zerbitzu Juridikoarekin elkarlanean hasi nintzen, gaur egun Zehar-Errefuxiatuekin, duela 20 urte baino gehiago. Praktika Juridikoko Eskolan amaitu nituen ikasketak, eta oso hurbil nengoen lanean hasteko gazte-abokatu gisa.
Une horretan ezagutu nuen erakundea, eta horrekin batera Atzerritartasun eta Asilo Zuzenbidea deritzonaren mundu zoragarria, eta konturatu nintzen ordenamendu juridikoak eskaintzen dituen tresnak erabil nitzakeela arauak betetzea eta, bereziki, Giza Eskubideak errespetatzea eskatzeko bide gisa.
20 urte geroago, erakundearekin lankidetzan aritzeko arrazoiari buruz hausnartzen dudanean ateratzen dudan ondorio bakarra da hau: ez dago beste aukerarik. Izan ere, biztanleria migratzailearekin dagoen desberdintasun sakona ezagutzen duzunean konturatzen zara premiazkoa dela gure gizartean aldaketarako eragile gisa parte hartzeko beharra, nire kasuan, Zehar-Errefuxiatuekin zerbitzu juridikoan modu apalean egiten dudan lankidetzaren bidez.
Konfiantza osoa dut pertsonok dugun boterean, gizarte hobea bihurtuko gaituzten aldaketak bultzatu ahal izateko.