Oscar Padilla Justiniano

Zoriona da boluntario gisa nire esperientzia deskribatzen duen hitza

Boluntarioa Gaude elkartean

Oscar Padilla Justiniano, Gaude elkartea

Maitasuna eta konfiantza

"Gaur egun, hirugarren sektoreko administrari gisa lan egiten dut, eta boluntario gisa Gaude elkartean, adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntzeko zerbitzua ematen duen irabazi-asmorik gabeko erakundean.

Boluntario gisa egiten dudan lana, funtsean, erreferentziazko figura bat behar duten zereginetan edota jardueretan laguntzea da, jardueraz gozatzeko giro egokia sortuz.

Gaude-n izan dudan esperientzia beti izan da oso positiboa, beti hartzen nauten maitasuna eta konfiantza azpimarratuko nituzke. Azken batean, ZORIONA da Gaude-n izan dudan esperientzia definitzeko erabiliko nukeen hitza ".

Izena: Oscar Padilla Justiniano

Adina: 34 urte

Udalerria: Algorta