Piedi de la Hoz Velasco

Ez dut besoak gurutzatuta geratu nahi gure inguruan hainbeste egiteko dagoenean

Bizitegi

Piedi de la Hoz Velasco

Boluntariotzaren zentzu bikoitza

"Piedi de la Hoz naiz, Bizitegiko boluntarioa, eta 'Vivir sin ti' liburuaren egilea. Bizitegi elkartean nire denbora partekatzea guztiz aberasgarria da eta nire anaiaren heriotzagatiko tristura gogorraren aurrean nire ainguraketetako bat izan da. Kezka sozial, pertsonal eta komunitarioak ditugun pertsonak gara, gizarte hobea posible dela uste dugunak. Esperientzia zoragarria izaten ari da, eta mundu guztiari gomendatzen diot gutxienez bizitzan behin proba dezala boluntariotza programaren bat.

Nire zeregin nagusia elkartera iristen diren gizon-emakumeei laguntzea da, Bizitegiko Zenbatu antzerki talde komunitarioaren bitartez. Talde hori artea esku-hartze psikosozialerako tresna gisa erabili nahi duen ekimen gisa sortu da. Gainera, argazki lehiaketako sari banaketan parte hartzen dut, Bizitegiko irratian, 'Locura feliz', eta 'Txoko gurea' proiektuan.

Nire buruarekin eta gizartearekin hartu dudan konpromisoa azpimarratuko nuke; egoera ahulean dauden pertsonen egoera hobetzen lagundu nahi dut. Hortik, nire denbora partekatzen dut, arduratzen naiz eta inplikatu egiten naiz. Ez dut besoak gurutzatuta geratu nahi gure inguruan hainbeste lan egiteko dagoenean.

Boluntariotza bi zentzutako bidea da, mesede egiten dit niri eta Bizitegiko pertsonei, nire ekarpenarekin, horien osagarri baita. Bizitegin nabarmentzen diren elkartasun, berdintasun eta bazterketarik gabeko gizarte balioekin bat egin nuen eta, jakina, baita eraldatzeko nire nahiarekin ere.

Hain azkar goazen gizarte honetan, banakoari erreparatzen diogu, eta ez komunitateari. Boluntariotzarekin ohartzen zara beste mundu paralelo batzuk daudela, ezagutzen ez ditugun errealitateak. Komunitate-lana dela ere nabarmendu nahi dut; ni, talde bateko kide naiz.

Bizitegiren bitartez, antzerki soziala ezagutu dut, eta protagonistei lagunduz errealitatea eraldatzeko modu bat aurkitu dut, gizakirik baztertzen ez duena.

Laguntzea nire bizitzari poza emateko eta besteen bizitza hobetzeko modu bat dela sentitzen dut, komunitatearekin harremanak sortuz".

Izena: Piedi de la Hoz Velasco

Adina: 53

Udalerria: Bilbo