Raisa Herreros

Oso txikia nintzenetik ari naiz ekimen boluntarioak egiten, eta urteen poderioz ulertu dut kontua ez dela soilik laguntzea, baizik eta pertsonekin eta inguratzen gaituen errealitatearekin inplikatzea.

UNIKIDE

Raisa Herreros

Gure komunitatea zaintzea eta bertan aktiboki parte hartzea ez litzatekeela hautazkotzat hartu behar

Nire izena Raisa Herreros Moura da, 23 urte ditut eta boluntarioa naiz. Bizkaia Gara UNIFAKTORI ekimenean parte hartzeko aukera izan dut. Ekimen horretan, KIDE programaren barruan, UNEDeko ordezkari gisa parte hartzen dut. Proiektu horren helburua da Bizkaiko unibertsitateen arteko sarea indartzea eta gizartean kezkak, ideiak eta ekarpenak egiteko gogoa duten gazteen arteko topaguneak sortzea.

Oso txikia nintzenetik ari naiz ekimen boluntarioak egiten, eta urteen poderioz ulertu dut kontua ez dela soilik laguntzea, baizik eta pertsonekin eta inguratzen gaituen errealitatearekin inplikatzea. Boluntario izateak erakutsi dit guztiok dugula erantzukizuna bizi garen komunitatearekin, eta, batzuetan, gizarte-arazoak handiegiak edo urrunegiak iruditu arren, ongizate kolektiboak ere eragin zuzena duela gure ongizatean. Horregatik, uste dut gure komunitatea zaintzea eta bertan aktiboki parte hartzea ez litzatekeela hautazkotzat hartu behar, baizik eta gizarte gizatiarragoa, hurbilagoa eta kontzienteagoa eraikitzeko modutzat.

Bizi izan dudan esperientziarik berezienetako eta berrienetako bat Bizkaia Gararen eskutik izan da, FEKOORen elkarlanean asteartero partekatzen ditugun sormen tailerren bitartez. Eman nezakeena baino askoz gehiago jaso nuen pertsona haiengandik. Topaketa horietan, jarduerak partekatzeaz gain, elkarrizketak, barreak eta arrastoa uzten duten une oso bereziak partekatu ditugu. Espazio horietan, desberdintasunak desagertu egiten dira, eta, azkenean, pertsona batek ulertzen du baliotsuena, askotan, bertan egotea, entzutea eta pertsonekin konektatzea dela, hurbiltasunetik eta enpatiatik abiatuta.