Roberto Arias
Aisialdiko monitore gisa boluntariotzan aritzea zeregin intentsoa da, eta icebergaren punta baino ez da ikusten sarritan; jarduerak prestatu, planifikatu eta ebaluatzeak denbora asko eskatzen du.
Txikilandia aisialdi elkartea
Aisialdiko monitore gisa boluntariotzan aritzea zeregin intentsoa da, eta icebergaren punta baino ez da ikusten sarritan; jarduerak prestatu, planifikatu eta ebaluatzeak denbora asko eskatzen du.
Txikilandia aisialdi elkartea
Aupa! Roberto Arias Hermoso naiz; 25 urte ditut, eta Bilbokoa naiz. Profesionalki, irakaskuntzan eta hezkuntzari buruzko ikerkuntzan aritzen naiz, eta nire denbora librean, boluntarioa naiz zenbait erakundetan. Gaur, Txikilandia aisialdi elkartean monitore gisa izan dudan esperientzia kontatu nahi dizuet; 8 urte daramatzat dagoeneko elkartean.
Txikilandian, 17-18 urte nituenetik aritzen naiz boluntariotzan, hezkuntzaren alorreko aisialdian. Txikilandia aisialdi hezitzaileko talde bat da, Peñascal ingurukoa, Bilbon. Aisialdiko monitore gisa boluntariotzan aritzea zeregin intentsoa da, eta icebergaren punta baino ez da ikusten sarritan; jarduerak prestatu, planifikatu eta ebaluatzeak denbora asko eskatzen du. Azken urteetan izan ditudan zereginak elkartearen koordinaziokoak izan dira, eta horrek honakoa dakar: dinamizatzea, lagun egitea, jarraipena egitea, ardura hartzea... Horrez gainera, Txikilandiako prestakuntza-arduraduna ere izan naiz eta naiz oraindik ere; monitoreen hasierako prestakuntzaz eta prestakuntza jarraituaz arduratzen naiz. Zeregin garrantzitsua da; izan ere, hezkuntza-eragile gisa, monitoreok geure burua berrasmatzeko eta etengabe hazteko beharra dugu: hezkuntza-ikuspegi berriak daude, eta asko dugu horietatik ikasteko; gainera, aisialdi hezitzailean ere aplika daitezke, eta, hartara, sor litezkeen beharrizan guztiei hobeto erantzun. Esperientzia honek asko eman dit, bai pertsona gisa, bai hezitzaile gisa; izan ere, taldean lan egiten ikasten lagundu dit, eta nire indarguneak eta hobetu beharrekoak identifikatzen ere bai.
Izena: Roberto
Adina: 25 años
Udalerria: Bilbao